TALDEAK / GRUPOS

THE BEVIS FROND

bevis

THE BEVIS FROND edo beste era batera esanda, Nick Saloman nekaezina, 60ko hamarkada amaieratik hasi eta gaur arte proiektu desberdinetan etengabe lanean ari den musikari ingelesa. The Bevis Frond taldeak 1986an argitaratu zuen lehen diska eta orduz geroztik, eta hogei bat LPren ondoren, musika kanon bat sortu dute, Hendrix, Wipers eta Byrds-en doinuen nahasketa pertsonal eta originala lortu dutelarik. Geroztik, kultuko banda izatetik azken urteetako rock psikodelikoa egiten duen konborik ezagunenetarikoa izatera heldu dira.

THE BEVIS FROND: O lo que es lo mismo, el genio y figura de Nick Saloman, músico inglés activo en diversos proyectos desde finales de los años 60. The Bevis Frond publicaron su primer disco en 1986 y desde entonces, y a lo largo de más de una veintena de LP’s, han elaborado un canon de música en el que han conseguido una personalísima y original fusión de los sonidos de Hendrix, Wipers y Byrds, que les ha elevado de la categoría de banda de culto a uno de los más reconocidos combos de rock psicodélico de los últimos años.

EBBOT LUNDBERG & THE INDIGO CHILDREN

ebbotlundberg_presse_2

EBBOT LUNDBERG BAKARKAKO LANEAN ABIATU DA “FOR THE AGES TO COME” LANA AURKEZTUZ

EBBOT LUNDBERG THE INDIGO CHILDREN taldearekin oso ondo uztartu da. Ebbot eta taldea FOR THE AGES TO COME album poetikoa grabatzeko sartu ziren estudioan, pasa den otsailaren 26an argitaratua. Albuma 42 minutuko benetako odisea da Ebbot Lundberg-ek idatzi eta ekoitzitako kantuekin.

Diskan bi bertsio indartsu ere jaso dira, “Cerca de las Estrellas” beraientzat kultuzko taldea den Los Pekenikes taldearena, jatorrizkoa gazteleraz, eta Alice Cooper-en “Don´t Blow your Mind”

AURREKARI GUTXI BATZUK

EBBOT LUNDBERGek sektorean bere tartea aurkitu du bi talde eskandinabiar garrantzitsuenen eta garai bereko taldeetan gehien eragindako taldeen buru karismatiko gisa. Lehenengo, UNION CARBIDE PRODUCTIONS, r´n´r iraultzaile eta underground taldeko zoro energetiko moduan, eta ondoren, THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES pop-rock talde psikodelikoarekin.

THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES taldeak Grammy batzuk lortu zituen Suedian eta beraien hirugarren albuma, “Behind the Music”, Estatu Batuetako Grammy-etan izendatua izan zen rock independentearen diskarik onena bezala. Horrek promozio handia suposatu zion, telebistan iragarkiak eta David Letterman, Jools Holland, Jay Leno, Conan O’Brien eta abarren programetan agertzea.

THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES taldea 2012 amaieran banatu ondoren (7 album eta mundu mailako bira eta gero) Ebbot-ek “THERE´S ONLY ONE OF US HERE” diska instrumental psikodelikoa argitaratu zuen (2012) eta baita beste bat ere, “THE NEW ALCHEMY”, oraindik espazialagoa (2013, Ales Stenat-en zuzenean grabatua Clay Ketter, Per Svenson eta Mats Gustavsson saxofonistaren mailako artistekin batera).

ZER GERTATZEN DA THE FIVE BILLION IN DIAMONDSekin?

Ebbot proiektu berri batekin hasi da PORTISHEAD, SPIRITUALIZED eta OCEAN BLUE taldeetako beste bost kiderekin batera, eta THE FIVE BILLION IN DIAMONDS deituriko BUTCH VIG ekoizle famatuarekin.

Ebbot Lundberg

__________________________________________________

EBBOT LUNDBERG VUELA EN SOLITARIO PRESENTA SU NUEVO ÁLBUM “FOR THE AGES TO COME”

EBBOT LUNDBERG ha encajado a la perfección con THE INDIGO CHILDREN. Ebbot y la banda entraron el estudio para grabar su poético álbum FOR THE AGES TO COME, que se publicó el pasado 26 de febrero. El álbum es una verdadera odisea de 42 minutos con nuevos temas escritos y producidos por Ebbot Lundberg.

El disco también contiene dos explosivas versiones “Cerca de las Estrellas”, originalmente en castellano ya que es de Los Pekenikes, un grupo de culto para la banda y “Don’t Blow your Mind” de Alice Cooper.

UNOS POCOS ANTECEDENTES

EBBOT LUNDBERG se ha hecho un hueco en el sector como el carismático líder de dos de las bandas de rock escandinavo más importantes y que más han influido en sus contemporáneos. Primero, como el energético demente del grupo de r’n’r subversivo y underground UNION CARBIDE PRODUCTIONS (1986-1993) y, después, con la banda de pop-rock psicodélico THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES.

THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES ganó varios Premios Grammy en Suecia, y su tercer álbum “Behind the Music” fue nominado para los Grammy de EEUU como el mejor álbum de rock independiente, lo que supuso una excelente promoción por la cantidad de spots en TV Y apariciones en los programa de David Letterman, Jools Holland, Jay Leno, Conan O’Brien, etc.

Tras la separación de THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES a finales de 2012 (después de 7 álbumes y una gran gira mundial) Ebbot lanzó un disco instrumental psicodélico titulado “THERE’S ONLY ONE OF US HERE” (2012) y otro aún más espacial llamado “THE NEW ALCHEMY” (2013. Grabado en directo desde Ales Stenat con artistas como Clay Ketter, Per Svenson y el saxofonista Mats Gustavsson).

¿QUÉ HAY DE THE FIVE BILLION IN DIAMONDS?

Ebbot ha empezado también un proyecto con cinco miembros de PORTISHEAD, SPIRITUALIZED, OCEAN BLUE y el legendario productor BUTCH VIG llamado THE FIVE BILLION IN DIAMONDS

Ebbot Lundberg

THE LIMIÑANAS

liminanas

THE LIMIÑANAS: Perpignan-go bikotea (Frantzia), Marie-k (bateria) eta Lionel-ek (guitarra, ahotsa) osatua, orain seikote formatuan aurkeztu da, horien artean Ivan “Telefunken” dagoelarik. Inongo zalantzarik gabe, gaur eguneko musika istoriorik ederrena dira. Malamore The Limiñanas-en laugarren diska da, garage-punk-ari zuzendua baina pelikula italiar baten soinu bandako jarrera eta ukituekin. 60ko hamarkadako elementuak aurkituko dituzu bertan (fuzz, wah-wah, Farfisa organoa) kantuen artean armonikoki nahastuz, harrapatzen zaituen sinpletasuna lortuko dutenak.

Frantsesa eta ingelesa nahasten dituen narrazio bitxi batean murgilduta aurkituko da entzulea, hondartza, merkatu txikiak, zinema italiarra edo lur jota eta suntsituta dagoen Greziari buruzko gaiak entzuten dituen bitartean. Diska honetan elkarlan handiak aurkituko ditugu, hala nola, Pascal Comelade eta Peter Hook (Joy Division, New Order), “Garden Of Love” kantuan baxua joko duena. Agertoki dramatiko batetik bestera eginez, Malamore – The Limiñanas taldeko kideen gisa – berezko izaera duen esperientzia izugarria da, begi eta belarrientzat musika, eta 2016an entzungo duzun edozein diskarekiko desberdina.

________________________________________

THE LIMIÑANAS: El dúo de su ciudad natal Perpignan (Francia), está compuesto de Marie (batería) y Lionel (guitarras, voz), ahora se presentan con un formato de sexteto, que incluye a Ivan “Telefunken” a la guitarra. Sin duda, son una de las maravillosas historias musicales del momento. Malamore es el cuarto álbum de The Limiñanas, orientado en el garage-punk pero con actitud y toques de una banda sonora de una película italiana. Encontrarás elementos de los 60 (fuzz, wah-wah, órgano Farfisa) circulando armoniosamente en temas con una concisión que engancha.

El oyente se encuentra envuelto en una extraña narración en francés e inglés con temas como la playa, los mercados pequeños, el cine italiano, o una Grecia arruinada y derribada entre otras cosas. Este disco contiene grandes colaboraciones como Pascal Comelade y Peter Hook (Joy Division, New Order), que toca el bajo en el tema “Garden Of Love”. Alternando entre una escena dramática a otra, Malamore – como los mismos The Limiñanas – es una magnífica experiencia temperamental, música para los oídos y los ojos, y algo distinto de cualquier otro disco que oirás en 2016.

PENNY IKINGER

Penny_Ikinger_by_Marilyn_Jeanette

Penny Ikinger, konparaketa eta definizio sinpleei aurre egiten dien antipodetako rockaren maistra da. Ikono bihurtu duen Pennycaster gitarrarekin batera, bera da fuzz-aren erregina, dark folkaren dama sonikoa, Australian eta joaten den toki guztietan entzulea harrapatzen duena.

Argitaratuko duen hurrengo diskan jasota datorren ‘Gin No Suzu’/’Ride On Cowboy’ single berria promozionatzeko, Penny, Frantzia eta Espainian zehar ibiliko da eta horretaz gain ekainaren 17an Andoaingo Rock Jaialdian ere izango da.

Berarekin batera arituko dira Dimi Dero (bateria) eta Vinz Guilluy (baxua). Frantzian bizi diren arren, Dimi eta Vinz Australiako rock taldeek eskainitako emanaldi askoren motorra izan dira: Rob Younger’s Bad Music, Kim Salmon, Mick Harvey, Deniz Tek, edo Warren Ellis. Eta Frantzian daudenean Charles de Goal. Australiako rockaren mito den Johnny Casinok lagunduko die Espainiako biran. Bakarkako Electra eta Penelope lanen aurretik argitaratutako diska sortzeko Japoniara joan zen Penny, Tokyoko StudioLife-n grabatzeko, “Australia-Japan Fundation”ek babestutako proiektua.

Eta bere burua gainditu eta estilo eta soinu desberdinak sortzeko beharrak bultzatuta, Pennyk taldea osatu zuen Deniz Tek, Radio Birdman taldeko gitarrista famatuarekin, single berriko abestiak egiteko. Deniz Tek-ek berezkoa duen gitarra soinua gehituko dio ´Ginz No Suzu´ abestiari. Musika, Japoniako psicodelia inguruko musikari ezagunek ekoiztua izan zen – Masami Kawaguchi (gitarra), Louise Inage (baxua) and Keiichi Sakai (perkusioa).

Pennyk bere ibilbidea Wet Taxis, Louis Tillet eta Sacred Cowboys taldeetako gitarrista moduan hasi zuen, bakarkako artista sortzaile bezala hasi aurretik. Pennyren musikak aura ikuspegia aztertzen du bertan soinuaren itxura galtzea ´feme fatale´poparekin nahasten delarik. Bere istorio originala eta musika dokumental baten protagonista izan dira, Electra: The Music of Penny Ikinger, Chissy Amphlett-ek (Divinyls) elkarrizketatzen du Penny. Pennyren istorioaren parte diren beste musikari batzuk ere parte hartzen dute filmean, esaterako, Kim Salmon, Charlie Owen, Deniz Tek, Clare Moore edo Lluis Tille. Electra: The Music of Penny Ikinger Rachael Lucas-ek (Bondi Tsunami) zuzendua da eta St Kilda Zinema Jaialdian aurkeztu zelarik, Melbournen, Australian.

Honela Penny Ikingerrek birari ekingo dio 2017ko ekainean. Penny Ikinger, gertutik jarraitu beharreko Australiako instituzio bat.

“Oso berezkoa duen izaera artistikoa, ahots xuxurlari eta talentu malenkoniatsua, desio artístiko handiko armiarma sare fin batean trabatua, album honetako lana oso berezia bihurtzen duena”

Jaime Gonzalo Editor, Ruta 66 (Spain)

“All woman and all business – the Australian singer-guitarist – a graduate of the Radio Birdman school of axe warfare- unveils a fetching line of balladry here: black-hearted folk song draped in fuzz, topped with a dark, baby-doll whisper…imagine Nico channelling Sandy Denny in front of Blue Oyster Cult – and you’re close”.

David Fricke, Senior Editor, Rolling Stone (USA)

“Trumoi baten energia kontzentratua atera ezinik balego bezala dirudi … lehertu nahian, bere musika tresnarekin mota guztietako naturaz kontrako emanaldi eta asmakizunak irudikatzen dituen bitartean, …”

Dream Magazine (USA)

____________________________________________________________________________

Penny Ikinger es una maestra del rock de las antípodas que desafía las comparaciones y definiciones sencillas. Junto con su icónica guitarra, la Pennycaster, ella es la reina del fuzz, dama sónica del dark folk que cautiva a su audiencia tanto en Australia como allá donde vaya.

Para promocionar su nuevo single ‘Gin No Suzu’/’Ride On Cowboy’ sacado de su próximo álbum, Penny estará de gira por Francia y España donde además actuará en el Andoaingo Rock Jaialdia el 17 de Junio. Le acompañarán Dimi Dero (batería) y VinzGuilluy (bajo). Aunque franceses, Dimi y Vinz han sido el motor de un gran número de bandas de rock and roll australianas aquí en Europa: Rob Younger’s Bad Music, Kim Salmon, Mick Harvey, Deniz Tek o Warren Ellis. Y cuando están en Francia Charles de Goal. Johnny Casino, la leyenda del rock australiano, les acompañara en esta gira por España. Para crear el esperado disco que precede a sus discos en solitario, Electra y Penelope, Penny viajó a Japón para grabar en el Studio Life de Tokyo, un proyecto respaldado por la Australia-Japan Fundation. Y continuando con su necesidad de retarse a si misma y crear diferentes estilos y sonidos, Penny formó equipo con el legendario guitarrista de los Radio Birdman, Deniz Tek, para componer las canciones del single que se edita. Deniz Tek aporta su singular sonido de guitarra en la canción ‘Ginz No Suzu’. La música fue producida por conocidos músicos de la escena psicodélica de Japón – Masami Kawaguchi (guitar), Louise Inage (bass) and Keiichi Sakai (drums).

Penny comenzó su carrera como guitarrista de Wet Taxis, Louis Tillet y Sacred Cowboys antes de establecerse como artista compositor solista. La música de Penny explora el panorama aural donde el desfiguramiento sónico se enreda con un pop ‘feme fatale’. Su original historia y su música ha sido protagonista de un documental, Electra: The Music Of Penny Ikinger, en el cual Penny es entrevistada por Chissy Amphlett (Divinyls). Otros músicos que forman parte de la historia de Penny como Kim Salmon, CharlieOwen, Deniz Tek, Clare Moore o Lluis Tillettambién participan en la película. Electra: The Music of

Penny Ikinger fue dirigida por Rachael Lucas (Bondi Tsunami) y se presentó en el Festival de Cine de St Kilda, en Melbourne, Australia. Penny Ikinger se embarca así en un tour en Junio de 2017. Ella, una auténtica institución Australiana que no hay que perder de vista.

“Un carácter artístico muy personal de voz susurrante y talento melancólico, atrapado en una sutil telaraña de ambiciosos deseos artísticos, el cual hace a este álbum un trabajo muy especial,”

Jaime Gonzalo Editor, Ruta 66 (Spain)

“All woman and all business – the Australian singer-guitarist – a graduate of the Radio Birdman school of axe warfare- unveils a fetching line of balladry here: black-hearted folk song draped in fuzz, topped with a dark, baby-doll whisper…imagine Nico channelling Sandy Denny in front of Blue Oyster Cult – and you’re close”.

David Fricke, Senior Editor, Rolling Stone (USA)

“Es como si tuviera reprimida la energía concentrada de una tormenta… intentando explotar mientras representa todo tipo de actuaciones antinaturales e invenciones con su instrumento…”

Dream Magazine (USA)

http://www.pennyikinger.com

https://www.youtube.com

Presenta el video ‘Into the Slipstream’:  https://www.youtube.com/watch?v=QHerLlhs8YQ

PERALTA

peralta_foto_susana_poo_decero_

PERALTA: 2011n Xixonen sortutako PERALTA taldea lau musikari handiz osatutako “superbanda” da: Marcos Montoto (gitarra eta ahotsa), Angel Kaplan (gitarra eta ahotsa), Pablo González (bateria eta ahotsa) eta Juancho López (baxua). Izugarrizko kurrikuluma dute, hauek dira elkarrekin jo izan duten edo jotzen duten taldeetako batzuk: The Cynics, Paul Collins Beat, Real Mcoyson, Bubblegum, Bummer, Los Buges, La Ruta,The Crepitos, The Thunderbolts, Angel Kaplan … eta mundu erdiko eszenatokietan izanak dira.

Beraiengan eragina izan duten talde batzuk: Byrds, Flamin Groovies, Big Star, Badfinger, Raspberries, Moby Grape, Spirit, Neil Young & Crazy Horse, Gene Clark, Flying Burrito Brothers, Green on Red, Rain Parade, NRBQ, John Fogerty, Long Ryders, Teenage Fanclub The Jayhawks Sadies… PERALTAren kantuetan eragin desberdinak suma ditzakegu: rock amerikar klasikoa, psikodelia, power pop, country rock, folk,… laurak ere musika biltzaile eta kontsumitzaile handiak dira, horrek laguntzen die lortzen duten soinu aberatsa sortzen.

Folc zigiluarekin argitaratutako lehenengo EPak 4 kantu zituen: “In your mind”, “Indian Cowgirl”, “Rollercoaster” eta “You better leave me “. Kritika oso onak lortu zituzten diska horrekin eta kantuak Radio 3ko zenbait irratsaiotan ohikoak izan dira (El Sótano, Flor de Pasión, 180 grados…). Aspaldi agortuta dago, bildumagileentzako pieza bihurtu delarik. “In your mind” taldearen alderik “country”ena da, melodia ona eta ahots armoniak… Flying Burrito Brothers edo Poco taldeena izan zitekeen. “Indian Cowgirl” Buffy Saint Mariek egindako bertsioa da, gitarra gardenak ageri dira eta hitzen leloa ere oso ona da… originalarengandik oso bestelakoa, berezko ukitu batekin eta Teenage Fanclub estiloko soinuarekin. “Rollercoaster” taldearen alderik psikodelikoena da, Mendebaldeko Kostaldeko doinuen eragina nabaria da bertan… modaz pasatako Syd Barret baten gisara. “You better leave me” 70. hamarkadako power pop garbia da, gitarra onak eta ahots perfektuak,… Big Star eta Badfingerren erdibidean.

Ponferradako Freakland Jaialdian hasi ziren 2012an eta geroztik areto askotan ibiliak dira: Felipop Festival, Madrideko Sala El Sol aretoan Los Chicos-ekin batera, Aviles-eko Niemeyerren Cápsula-rekin batera, Leon-go Elektra Comic-en urteurrenean, Madrilgo Sala Rock Palace-n Los Imposibles-ekin batera, Oviedoko Nunca Jamás, Liérganes-eko Los Picos, Bilbaoko Umore Ona, Xixon-eko El Patio de la Favorita, Lion Beer Jaialdia….

2014an “Time, pourpose & gold” LPa argitaratu zuten, eta horixe aurkezten dabiltza biran, berriro ere konpositore eta jotzaile gisa duten aberastasuna argi uzten duten abestiak aurkeztuz.

Wild Honey zigilu italiarrak 2015 amaieran “21st Century fall” singlea ekoiztu zuen, B aldean hain kuttuna duen Arthur Leeren bertsio batekin.

2016an Paul Collins Beat-en telonero gisa aritu ziren, Madrilgo Funhouse aretoan zuzenean aurkeztu ziren, Xixoneko lorategi botanikoan aritu ziren eta Purple Weekend Jaialdian jaun eta jabe izan ziren (Sid Griffin handia, Long Ryders mitikoen taldekoa, eszenatokira igo zen kanta pare bat beraiekin abestera).

Gaur egun diska berria prestatzen ari dira, 2017an zehar argitaratuko dena.

Lau musikari handi, beraiek eta gainontzekoek ondo pasatzeko eszenatokian duten guztia ematen dutena. Energia eta magia ugariko kontzertuen egileak. Kantu itzelak, soinu ona eta jotzeko era bikaina.

http://folcrecords.bandcamp.com/album/folc019-peralta-7-ep

https://www.facebook.com/pg/Peralta-543663208991362/about/?ref=page_internal

_____________________________________________

PERALTA: Surgidos en Gijón en el 2011 PERALTA son una superbanda que reúne a cuatro grandes músicos: Marcos Montoto (Guitarra y voz ), Angel Kaplan (Guitarra y voz), Pablo González (Batería y voz ) y Juancho López (Bajo). Su curriculum es insuperable, tocan o han tocado con :The Cynics, Paul Collins Beat, Real Mcoyson, Bubblegum, Bummer, Los Buges, La Ruta, The Crepitos, The Thunderbolts, Angel Kaplan solo … y se han pateado los escenarios de medio mundo.
Algunas de sus influencias: Byrds, Flamin Groovies, Big Star, Badfinger, Raspberries, Moby Grape, Spirit, Neil Young & Crazy Horse, Gene Clark, Flying Burrito Brothers, Green on Red, Rain Parade , NRBQ, John Fogerty, Long Ryders, Teenage Fanclub The Jayhawks Sadies … En sus canciones podemos ver un gran número de influencias: clásico rock americano, psicodelia, power pop, country rock, folk … los cuatro son grandes coleccionistas y consumidores de música, lo que ayuda a formar el rico sonido que les caracteriza

Su primer E.P. editado en el sello Folc, con 4 temas: “In your mind”, “Indian Cowgirl”, “Rollercoaster” y “You better leave me”. Con él han cosechado excelentes criticas y sus canciones han sido habituales en varios programas de Radio 3 (El Sótano, Flor de Pasión, 180 grados…). La edición está hace tiempo agotada, por lo que es una pieza de coleccionista. “In your mind” es el lado más country rock del grupo, buena melodía y armonías vocales … podría ser de Flying Burrito Brothers o Poco. “Indian Cowgirl” es una versión de Buffy Saint Marie, tiene unas guitarras muy cristalinas y un gran estribillo… muy distinta a la original, con un toque muy personal y un sonido a lo Teenage Fanclub. “Rollercoaster” es el lado más psicodélico de la banda, deja ver las influencias del sonido Costa Oeste… como un Syd Barret más desfasado. “You better leave me” es puro power pop 70´s, grandes guitarras y perfectas voces… entre Big Star y Badfinger.

Debutarón en el Freakland Festival de Ponferrada en el año 2012 y desde entonces han actuado por un montón de sitios: Felipop Festival, Sala El Sol de Madrid junto a Los Chicos, Niemeyer de Avilés junto a Cápsula, Aniversario Elektra Cómic de León, Sala Rock Palace Madrid junto a Los Imposibles, Nunca Jamás Oviedo, Los Picos Liérganes, Umore Ona Bilbao, El Patio de la Favorita Gijón, Festival Lion Beer….

El el 2014 vió la luz su LP “ Time , pourpose & gold” , con el giran intensamente presentando una colección de canciones donde vuelven a demostrar su riqueza como compositores e interpretes

El sello italiano Wild Honey edita a finales del 2015 su single “21st Century fall”, con una versión de su amado Arthur Lee en la cara B

En el 2016 telonean a Paul Collins Beat, se presentan en directo en la sala Funhouse de Madrid, actúan en el Jardín Botánico de Gijón y arrasan en el Festival Purple Weekend (donde el mismísimos Sid Griffin, de los míticos Long Ryders, se sube a cantar un par de temas con ellos)

Actualmente se encuentran preparando su nuevo disco, que verá la luz a lo largo del 2017

Cuatro grandes músicos que tocan por y para divertir dando lo mejor de si. Transmiten mucha energía y magia en sus directos. Grandes canciones, buen sonido y genial ejecución

http://folcrecords.bandcamp.com/album/folc019-peralta-7-ep

https://www.facebook.com/pg/Peralta-543663208991362/about/?ref=page_internal

 

BELARMIÑAK – Haztearen izerdia

Belarminak1

Energia, kemen eta grina handia darie Belarmiñak taldearen lehen diskoko kantuei: Arteriak luzatu nahi dizkigute, Hain da estua, Jai daukazu eta Izena eta izana. Power pop eta rock and roll kutsuko doinuak dira, indartsuak, eta leunak, aldi berean, melodia politez jantziak.

Iki Poliki (gitarra eta ahotsa), Eñaut Maiz (baxua eta ahotsa), Ilargi Agirre (bateria) eta Joxi Ubeda (gitarra eta ahotsa) Belarmiñak taldeko kideek Karlos Osinagaren eta Leire Zumetaren laguntza estimagarria izan dute beren lehen diskoa osatzeko garaian. Karlos Osinaga maisuak grabazioa, nahasketak eta masterizazioa bikain egin ditu, gitarra ere jo du, eta Leire Zumetak bere ahots ederraz egin ditu koruak.

Belarmiñak taldearen Haztearen izerdia diskoa Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratu du. Diskoa eskuratzeko: denda@bonberenea.com. Halaber, kantuak Interneteko bandcamp plataforman ere entzun daitezke (belarmi-ak.bandcamp.com/).

Bandcampean, Belarmiñak taldeak grabatu dituen gainerako kantuak ere entzun daitezke. 2014an grabatu zituztenak: Arteriak luzatu nahi dizkigute, Giro atsegina, Zaharrak berri, Gero arte, Hain da estua eta Neketsua. Feko (RAS) arduratu zen grabazioaz, eta kantuak jotzen aritu ziren Iki Poliki (gitarra akustikoa eta elektrikoa, perkusioak eta ahotsa), Leire Zumeta (soinu diatonikoa eta ahotsa), Joxi Ubeda (gitarra akustikoa eta ahotsa) eta Garrulo Cadaver (perkusioak).

2015ean Ibon Rodriguezekin grabatu zuten Neketsua kantua ere bai. Ibon Rodriguezek grabazioa eta nahasketak egiteaz gain teklatuak eta perkusioak jo zituen. Eñaut Maiz (baxua eta ahotsa), Iki Poliki (bateria, perkusioak eta ahotsa), Joxi Ubeda (ahotsa eta gitarra) eta Tzesne (masterizazioa) ere aritu ziren.

Belarmiñak taldea 2013an sortu aurretik, beste zenbait taldetan jo dute taldekideek: Lobo Electrico, Tortura Sistematika, Bukaera, Batzuk, Tanta, Hard Maon, Perros Deshidratados… Ilargik Perlak taldearekin eta Joseba B.Lenoirekin ere jotzen du. Denbora honetan, Leire Zumeta, Iratzar taldeko kidea, ere aritu izan da soinu diatonikoa jotzen.

Belarmiñak taldeak hainbat jendaurreko emanaldi egin ditu bere ibilbide laburrean. Besteak beste, Donostiako Gazteszena eta Tolosako Leidor aretoetan, 2016ko Durangoko Azokako Ahotsenea gunean, Bonberenean, Donostiako Le Bukowski musika klubean, Tolosan 2013ko Kilometroak jaian, Ibarrako Azkue auzoko festetan, Larrabetzuko gaztetxean, Gasteizko Parral tabernan, Oiartzungo Pagoa Kafe Antzokian, eta Tolosako, Ibarrako eta Alegiako zenbait tabernatan nahiz kultur elkarteren egoitzatan. Emanaldi horietan Bide Ertzean, Xabier Montoia, Morau, MMa, Iñigo Cabezafuego, Passepartout, Desordutan, Lain, Garazi Esnaola eta Garazi Egiguren, Azkaiter Pelox, The Romanticos, Tortura Sistematika, RAS eta beste hainbat talderekin jo dute.

Hasieran, Belarmiñak taldeak bere kantuen bidez giro akustikoak eta hunkigarriak sortzen zituen, taldekideen barne munduak, sentimenduak, emozioak, zalantzak eta kezkak azaltzeko. Kantu gehienak lasaiak eta leunak ziren, nahiz eta biziagoak ziren beste batzuk ere jotzen zituzten. Doinuetan, pop, rock eta folk ukituak sumatzen ahal ziren. Taldeak orain indar handiagoz jotzen du, bi gitarra elektrikorekin, baxu elektrikoarekin eta bateriarekin, eta bere lehenengo diskoko kantuak jendaurreko emanaldietan aurkezteko irrikan dago.

Belarmiñak BandCamp

_____________________________________________________

Los temas del primer disco de Belarmiñak destilan gran energia, vigor y pasión. Arteriak luzatu nahi dizkigute, Hain da estua, Jai daukazu e Izena eta izana son temas con matices power pop y rock and roll, con mucha fuerza y suavidad, al mismo tiempo, adornados con bonitas melodías.

Los miembros del grupo Belarmiñak Iki Poliki (guitarra y voz), Eñaut Maiz (bajo y voz), Ilargi Agirre (bateria) y Joxi Ubeda (guitarra y voz) han contado con la estimable ayuda de Karlos Osinaga y Leire Zumeta para completar su primer disco. El maestro Karlos Osinaga ha realizado un excelente trabajo en la grabación, mezclas y masterización, también ha tocado la guitarra, y Leire Zumeta ha cantado con su hermosa voz haciendo los coros de varios temas.

El disco Haztearen izerdia del grupo Belarmiñak lo ha publicado el sello Bonberenea Ekintzak. Para adquirir el disco: denda@bonberenea.com. Asimismo los temas se pueden escuchar en la plataforma de Internet bandcamp (belarmi-ak.bandcamp.com/).

En bandcamp tambien se pueden escuchar los demás temas que ha grabado el grupo Belarmiñak. Los que grabaron en 2014: Arteriak luzatu nahi dizkigute, Giro atsegina, Zaharrak berri, Gero arte, Hain da estua y Neketsua. Feko (RAS) se ocupó de la grabación, y los temas los interpretaron Iki Poliki (guitarra acústica y electrica, percusiones y voz), Leire Zumeta (acordeón diatónico y voz), Joxi Ubeda (guitarra acústica y voz) y Garrulo Cadaver (percusiones).

También el tema Neketsua que grabaron con Ibon Rodriguez en 2015. Ibon Rodriguez además de realizar la grabación y las mezclas, tocó los teclados e instrumentos de percusión. Eñaut Maiz (bajo y voz), Iki Poliki (bateria, percusiones y voz), Joxi Ubeda (voz y guitarra) y Tzesne (masterización) también participaron en la grabación.

Antes de formar Belarmiñak en 2013 los miembros del grupo Belarmiñak han tocado en otras formaciones: Lobo Electrico, Tortura Sistematika, Bukaera, Batzuk, Tanta, Hard Maon, Perros Deshidratados… Ilargi también toca en el grupo Perlak y con Joseba B.Lenoir. Durante estos años, Leire Zumeta, trikitilari y cantante del grupo Iratzar,  tambien ha tocado con Belarmiñak el acordeón diatónico.

El grupo Belarmiñak ha realizado varias actuaciones en directo en su trayectoria. En las salas Gazteszena de Donostia-San Sebastián y Leidor de Tolosa, en el espacio Ahotsenea de la Feria de Durango de 2016, en Bonberenea, en el club musical Le Bukowski de Donostia, en la fiesta Kilometroak de 2013 en Tolosa, en las fiestas del barrio Azkue de Ibarra, en el gaztetxe de Larrabetzu, bar Parral de Gasteiz-Vitoria, Pagoa Kafe Antzokia de Oiartzun y en varios bares y asociaciones culturales de Tolosa, Ibarra y Alegia. En dichas actuaciones han compartido cartel con Bide Ertzean, Xabier Montoia, Morau, MMa, Iñigo Cabezafuego, Passepartout, Desordutan, Lain, Garazi Esnaola eta Garazi Egiguren, Azkaiter Pelox, The Romanticos, Tortura Sistematika, RAS y otros grupos.

Al principio, el grupo Belarmiñak mediante sus canciones creaba ambientes acústicos y conmovedores,  para dar a conocer los mundos interiores, sentimientos, emociones, dudas e inquietudes de sus componentes. La mayoría de los temas eran suaves y  sosegados pero también interpretaban otros temas que eran más vivos e intensos. En los temas se podían percibir toques pop, rock y folk. Ahora tocan con más fuerza, con dos guitarras eléctricas, bajo eléctrico y batería, y están deseando presentar los temas de su primer disco en actuaciones en directo.

Belarmiñak BandCamp

Anuncios